MARA-MARA ESKOLAREN MOMENTUA Ekaina 2014

Familia estimatuak,
Eskolaren sorkuntzaren prozesuaren parte egiteko asmoz, azken aste hauetan izan diren berriak hurbildu nahi dizkizuegu,

Eskolan familia asko interesatuta zaudetenez gero, izan diren aldaketei buruz eguneratu nahi zaituztegu.

  1. Barrikako Udalarekin egindako lana: Zoritzarrez, eta urte honetan zehar Udaletxe honekin egindako lan guztia gorabehera, ezin izan da behar bezain argia den akordio batetara iritsi, gure energiak espazio/udal honetan jartzen jarraitzeko.

 

  1. Taldearen egoera eta etapa berrirako lanaren trantsizioa: Zuekin prozesu honetan egon den taldea trantsizioan dago eta proiektuarekin jarraitzeko identifikatu duen pertsona talde bati pasatzen dio lekukoa. Talde berri honek, aurreko taldearen kide batzuek barne, hatzen du txanda.

 

Talde berri honen asmoa Bizkaian eskola aktibo bat sortzea da. Bederatzi profesionalez osatutako lan-talde honek, ume bakoitzaren ikaste prozesuekin aktiboa eta adeitsua den ikaskuntza batengatik egiten dute apustu.

 

Lan talde honek heziketa sortzailean, autodidaktismoan… formakuntza duten hezkuntza eremuko profesionalez osatuta dago eta eskola-proiekturako zereginak eta akzioak aurreratzen diren lan-batzorde ezberdinetan antolatzen da: arlo pedagogikoa, arlo ekonomikoa, kokapen arloa, komunikazioa eta difusioa.

 

 

  1. Eskolaren izena: Mara-Mara familia elkarteak, argitasun handiagorako, bi proiektuen izenak eta irudiak bereizi nahi ditu. Elkarte bezala eskolari laguntzen jarraituko du. Beraz, proiektuak Mara-Mara deitzeari uzten dio eta laster eskolaren izena komunikatuko dizuegu.

    Aukera guztiak begiratzen ari garela transmititu nahi dizuegu. Hori dela eta, taldea egiteko astia, gogoeta-garaia eta barneko lanerako denboraldi bat hartuko dugu. Zuekin kontaktua mantentzen jarraitu nahi dugu, bai posta elektronikoz, bai etorkizuneko topaketetan, egiten ari garen aurrerapenei buruz informazioa luzatzeko.

 

Gogo handia eta lan egiteko energia daukagu proiektu hau erreal eta posiblea egiteko.
Agur beroa,

Talde sustatzaile berria

Atsegiñe, Auria, Eider, Jone, Maider, Oskar, Patricia, Raul y Ziortza

 

 

 

 

 

Advertisements

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s